Politika -

Helburuak zehazteko

EAJ diputatu eta senatari hautetsiekin bilduko da ostegun honetan

Alderdi jeltzaleak diputatu eta senatari hautetsiak deituko ditu ostegun honetarako Bilbon, legealdi berrian Kongresuan eta Senatuan defendatu beharreko helburuak zehazteko.

EAJko diputatu eta senatari hautetsiak ostegun honetan bilduko dira Bilbon. Argazkia: EFE
EAJko diputatu eta senatari hautetsiak ostegun honetan bilduko dira Bilbon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ diputatu eta senatari hautetsiekin bilduko da datorren ostegunean Bilboko Sabin Etxean legealdi berrian Kongresuan eta Senatuan defendatu beharko dituzten ildoak zehazteko asmoz.

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea eta azken hauteskundeetan hautatu zituzten bost diputatuak (Josu Erkoreka, Aitor Esteban, Pedro Azpiazu Uriarte, Emilio Olabarria eta Arantza Tapia) eta lau senatariak (Iñaki Anasagasti Olabeaga, Jose Maria Cazalis Eiguren, Rut Martinez Muñoz eta Lore Leanizbarrutia) bilduko dira bertan. Ondoren, 11:00etan, agerraldia egingo dute komunikabideen aurrean, 2011-2015 legealdirako Gorte Nagusietan izango dituzten erronkak aurkezteko.

Halaber, Iñigo Urkullu Kubako, Senegaleko eta Eslovakiako enbaxadoreekin bilduko da aste honetan zehar. Asteazkenean, 16:30ean, Kubako ordezkariarekin izango da; ostegunean, 09:00etan, Senegaleko ordezkariarekin; eta azkenik, ostiralean, 10:30ean, Eslovakiako enbaxadorearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea