Politika -

Franco hilobitik ateratzea

Francoren alabak ez du aitaren gorpuzkiak inora eramaterik nahi

Hildakoen Bailara Babesteko Elkarteko abokatuaren hitzetan, "Carmen andrea ez dago aitaren gorpuzkiak Hildakoen Bailaratik ateratzeko prest".

Francoren alabak ez du nahi aitaren gorpua bere hilobitik ateratzea. Argazkia: Efe.
Francoren alabak ez du nahi aitaren gorpua bere hilobitik ateratzea.
Francoren alabak ez du nahi aitaren gorpua bere hilobitik ateratzea. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Franco diktadorearen alabak ez du aitaren gorpuzkiak Hildakoen Bailarako Basilikatik ateratzerik nahi, Pedro Cerracin Hildakoen Bailara Babesteko Elkarteko abokatuaren hitzetan.

Cope irrati katean egindako elkarrizketan Cerracinek adierazi duenez, "Carmen andrearekin hitz egin dute elkartekoek, eta aitaren gorpuzkiak Hildakoen Haranetik ateratzeko prest ez dagoela esan die".

Gobernuak izendatutako adituen batzordeak Francisco Franco Bahamonderen gorpuzkiak Hildakoen Haranetik ateratzeko proposamena adostu zuen atzo, eta emaztearen hilobian, El Pardoko hilerrian, lurperatzea proposatu zuten, baina "adimenari irain egitea" dela iritzi dio Cerracinek proposamen horri.

Elkarteko abokatuaren hitzetan, "historia errespetatu egin behar da", eta "historia izatez dena da eta ezin da aldatu". Ildo horretan, adituen batzordeko ondorioak "txostena egin baino lehen" prest zeudela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea