Politika -

EH Bildu

Felix Gonzalez izango da EH Bilduren bozeramailea Gasteizko udaletxean

Miren Larrionek dimisioa eman ostean, koalizio soberanistak jakinarazi du Xabier Ruiz de Larramendik hartuko duela haren tokia eta Felix Gonzalez izango dela bozeramaile berria.

Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotzia. Argazkia: Gasteizko Udala
Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotzia Gasteizko udaletxean.
Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotzia. Argazkia: Gasteizko Udala

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotzia izango da koalizio soberanistaren bozeramaile berria Gasteizko udaletxean, Miren Larrionen ordez. Halaber, Xabier Ruiz de Larramendik beteko du hark utzitako lekua.

Larrionek dimisioa eman zuen joan den astelehenean Ertzaintzak bere aurka ikerketa bat abiatu duela jakin ostean. Antza, koalizioko kide baten lekua hartuta kontu-korronte bat irekitzen saiatu zen. Larrionek berak ohar batean onartu zuen "une zail batean" egindako "akatsa" egin izan zela.   

Gauzak horrela, EH Bilduk ostiral honetan jakinarazi du Felix Gonzalez (Gasteiz, 1964) izango dela koalizioaren bozeramaile berria Gasteizko udaletxean. 2015etik dago zinegotzi karguan. Enpresa eta Ekonomia Zientziatan lizentziatua da eta Ogasun Publikoa eta Finantzak masterra dauka.

Hainbat urtez izan administrazio publikoko langilea eta Etxebizitza, Hezkuntza eta Funtzio Publikoko sailetan aritu da beharrean.

Horrez gain, Xabier Ruiz de Larramendi sartuko da udaletxean Larrionek utzitako tokia betetzeko. Azkeneneko udal-hauteskundeetan aurkeztutako hautagaitzan bera zen hurrengoa.

1993ean jaio zen Gasteizen. Energia Berriztagarrien ingeniaria da eta Eraginkortasun Energetikoan masterra dauka. Orain arte enpresa pribatuan ibili da lanean, energia berriztagarrien alorrean. Ernai gazte erakundeko kide izan zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Araba EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak