Politika -

Eskumenak

Calvo eta Erkoreka gaur batzartuko dira transferentziak arintzeko

Gainera, administrazio publikoko behin-behinekotasunaz eta langile publikoen egonkortasunaz ere hitz egingo dute.

Calvo eta Mendia elkar agurtzen hauteskunde-kanpainan. Argazkia: Efe
Calvo eta Mendia elkar agurtzen hauteskunde-kanpainan. Argazkia: Efe
Calvo eta Mendia elkar agurtzen hauteskunde-kanpainan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Calvo Espainiako Gobernuaren lehen presidenteordeak eta Josu Erkoreka lehen lehendakariordeak bilera egingo dute gaur Madrilen, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen transferentzia negoziatzeko prozesuari bultzada emateko.

Batzarra 14:30ean izango da Moncloan, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak urtarrilaren 25ean izan zutenaren jarraipena izango da. Sanchezek eta Urkulluk oraindik transferitzeko dauden eskumenak "premiaz" bideratzea adostu zuten.

Gaurko bileraren ostean, asteazkenean, Olatz Garamendi Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua eta Miquel Iceta Funtzio Publikoko eta Lurralde Politikako ministroa elkartuko dira.

Transferitu beharreko eskumenez gain, bi gobernuek administrazio publikoko behin-behinekotasunaz eta langile publikoen egonkortasunaz ere hitz egingo dute.

Gainera, aurreko astean Josu Erkoreka Fernando Grande-Marlaska Barne ministro espainiarrarekin batzartu zen, Gasteizen, eskumen batzuen inguruan hitz egiteko, tartean espetxeen eskumenaz.

Iaz Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hitzartutako transferentzien egutegiaren arabera, Zaballako, Basauriko eta Martuteneko espetxeen kudeaketa Jaurlaritzak hartuko du martxoan, baina oraindik ez dute egunik zehaztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Madril