Politika -
Auzitegi Nazionala
ANk artxibatu egin du Leitzako alkatearen kontrako auzia
Oier Eizmendi terrorismoa goratzeagatik auzipetzen zuten lehenengo Bilduko alkatea zen. Epailearentzat ez da frogatuta geratu auzipetuen partehartzea jaietan presoei egin zitzaien omenaldian.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Oier Eizmendi Leitzako alkatearen kontra terrorismoa goratzeagatik irekitako auzia. ETAko presoen argazkiak erakusteagatik auzipetu zuten lehen Bilduko alkatea zen. Pablo Ruz epaileak Lourdes Juantorena eta Saioa Iraola beste bi auzipetuentzat ere neurri berdina hartu du. Epailearentzat ez da frogatuta geratu auzipetuen partehartzea jaietan presoei egin zitzaien omenaldian. Gainera, Leitzako jaiei hasiera emateko presoei egindako omenaldian pankartak eta argazkiak erakutsi zituztenek aurpegia tapatuta zutenez nortzuk ziren ez dakiela adierazi du epaileak. Gainera, omenaldia izan zenean auzipetuak udaletxe barruan omen zeuden, ez agertoki gainean.