Publizitatea
Itxi

2021/03/03

15:25

Politika

Eskumenak

Apirilean sinatuko dute espetxeen eskumenaren eskualdaketa bi gobernuek

EITB MEDIA

Espetxe politikaren diseinuak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko badu ere, kartzelen kudeaketa Jaurlaritzaren eskumenen artean egongo da.

0:33
Madril, gaur goizean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Martxorako aurreikusita bazegoen ere, azkenean apirilean sinatuko dute espetxeen eskumenaren eskualdatzea Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, Miquel Iceta Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak asteazken honetan iragarri duenez.

Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin izandako bileraren ostean, Icetak kazetariei jakinarazi die datorren hilabetean bilduko dela batzorde mistoa.

Espetxe politikaren diseinuak Espainiako Gobernuaren esku jarraituko badu ere, kartzelen kudeaketa Jaurlaritzaren eskumenen artean egongo da ordutik aurera.

Gizarte Segurantzaren transferentzia, berriz, hirugarren blokean kokatu dute. Horrek esan nahi du gutxienez 2022ko maiatzera arte Espainiaren eskutan egongo dela.

Olatz Garamendik eta Miquel Icetak EAEko administrazioan dagoen bitartekotasun tasa altuaren inguruan ere jardun dute.

Aurreikusitakoa betez, transferentzien egutegia aztertu dute biek ala biek, eta berritasunak iragarri dituzte horren inguruan. Hain zuzen ere, besteak beste, migrazio zerbitzuen eta aldirietako trenen eskumenen eskualdatzea abiarazi dute gaurko honetan, "bigarren blokean kokatutako kontuak" diren arren.

Era berean, Garamendik azpimarratu du portuen transferentziak aldaketa ekarriko duela Ondarroako Itsas Barrutiaren egoitzan, Jaurlaritzaren esku egongo baita aurrerantzean. Gainera, Bizitzeko Gutxieneko Errentaren afera desblokeatzeko aukera ere izan dute. Arrazoi teknikoak tarteko, etenda izan dute negoziazioa azkenaldian.

Garamendik eta Icetak aurrez aurre egindako lehenengo bilera izan da gaurkoa (aurretik telefono bidez hitz egin dute behin baino gehiagotan). Hori horrela, Gobernantza Publikoko sailburuak eskerrak eman dizkio Icetari hitz egiteko aukera eman diolako.

"Iruditzen zait pauso garrantzitsua izan dela negoziazioak eta gure arteko elkarrizketak bide egokia har dezaten. Elkarlanerako dinamika honi eusteko eta horretan sakontzeko konpromisoa hartu dugu. Horretarako, bilera gehiago egingo ditugu aurrerantzean. Espero dut lehenbailehen elkartzea berriro, eta ahal bada Euskadin bilduko gara" adierazi du.

Esan bezala, gaurko hitzorduaren asmoa zen eskualdatzeko dituzten eskumenak aztertzea, lehen blokeko transferentziak apirila orduko eskualdatuko zituztela adostu baitzuten; bigarren blokekoak, berriz, urte amaierarako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;