Politika -

Diputatuen Kongresua

Talde propioa izango duen ala ez oraindik ez daki Amaiur koalizioak

"Berdinak ez direnak berdin ez tratatzea" defendatu du Esteban Gonzalez Pons PPko komunikazio idazkariordeak, UPyDri eta Amaiurri erreferentzia eginez.

Iker Urbina Amaiurreko diputatua (Araba). EFE
Iker Urbina Amaiurreko diputatua (Araba)
Iker Urbina Amaiurreko diputatua (Araba). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuko akreditazioak ez ditu oraindik jaso Amaiurrek, baina Ganberan koalizio abertzalearekiko izango duten jarreraren inguruko ideia bat badu dagoeneko. Talde propioa osatzeko aukera zalantzan dago, PPko buruzagiek egindako azken adierazpenek argi utzi dutenez.

Kongresua osatzeko bi aste baino ez dira geratzen eta galdera airean dago: Amaiurrek eta UPyDk talde propioa izango dute?. Zentzu horretan, "berdinak ez direnak berdin ez tratatzea" defendatu du Esteban Gonzalez Pons PPko komunikazio idazkariordeak. UPyDk talde propioa osatzeko aukera izango duela eta Amaiur talde mistora pasako dela uler daiteke Gonzalez Ponsen adierazpenetan.

Hala ere, bi alderdien egoera ez da oso bestelakoa. Ganberako araudia aplikatzen baldin bada, Amaiurrek taldea osatzeko atarian geratu da, dezima bakarrera, izan ere, Nafarroako barruti bakoitzean ez ditu gutxigatik botoen % 15 lortu. UPyDk, ostera, Estatuko botoen % 5 ez ditu lortu, legediak eskatu bezala.

Hala eta guztiz ere, azken erabakia Kongresuko mahaiak izango du, eta bertan gehiengoa PPk izango du. Mahaia abenduaren 13an osatuko da. Gero bost eguneko epea izango du erabaki bat hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea