Politika -
Ezarritako zigorra betetzeko
Oihana Agirre Askatasunako bozeramaile ohia atxilotu dute
Duela egun batzuk, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egun zuen, gazteari aurretik Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra eta hura betearazteko atxilotu dute.
Erredakzioa
Donostian atxilotu du Poliziak Oihana Agirre Garcia Askatasunako bozeramaile ohia. Joan den otsailean, Auzitegi Nazionalak ETAko kide izatea leporatuta 8 urteko kartzela zigorra egotzi zion, eta Auzitegi Gorenak kondena berretsi ostean atxilotu dute.
"Erakunde terroristako kide izatea egotzita" fiskalak 12 urteko espetxe zigorra eskatu zuen epaiketan, eta azkenean Tribunalak 8 urteko espetxe zigorra ezarri zion.
2007an jada atxilotu zuen Poliziak Agirre, euskal presoen eskubideen aldeko agerraldi batean parte hartzeagatik. Urtebetean eduki zuten espetxean orduan eta 2008ko abenduaren 11an, 12.000 euroko fidantza ordaindu ostean aske gelditu zen.