Politika -

Azpeitian

Inaxio Uria ETAk Gipuzkoan utzitako azken biktima mortala omendu dute

Kontzentrazioa atentatua izandako gune berean egin dute, Azpeitiako Loiola auzoan. Hainbat ordezkari instituzional, politiko eta enpresario izan dira bertan.

Inaxio Uria ETAk Gipuzkoan utzitako azken biktima mortala omendu dute Azpeitian. EFE
Inaxio Uria ETAk Gipuzkoan utzitako azken biktima mortala omendu dute Azpeitian. EFE
Inaxio Uria gogoratu dute Azpeitian

00:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inaxio Uria enpresaria, ETAk Gipuzkoan utzi zuen azken biktima mortala, omendu dute larunbat honetan Azpeitian. Omenaldia atentatua izandako gune berean egin dute, Azpeitiako Loiola auzoan, hainbat kandela eta arrosa jarri dituzte bertan.

Halaber, hainbat ordezkari instituzional, politiko eta enpresario izan dira; Inaxio Uriaren bost semeak ere han izan dira.

Isiluneko kontzentrazioa hamabost minutukoa izan da, eta bertaratu direnen txalo zaparradarekin amaitu da. Uriaren familiaz eta lagunez gain, besteak beste, honako hauek zeuden: Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea, Leopoldo Barreda Legebiltzarreko PPko bozeramailea, Iñaki Arriola Garraio sailburua, Rafael Bengoa Osasun sailburua eta Miguel Buen Herrizaingo sailburuordea.

Alderdietako ordezkariak ere izan dira omenaldian: Markel Olano eta Joseba Egibar (EAJ), Pello Urizar eta Rafael Larreina (EA) eta Aintzane Ezenarro (Aralar). Eduardo Zubiaurre Adegiko presidentea eta Nuria Lopez de Guereñu ere izan dira bertan.

Beste biktimen senideenganako babesa ere adierazi dute, besteak beste, Jose Mari Kortaren seme-alabak, Isaias Carracoren alaba eta Eduardo Pueyesen anaia baitzeuden bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea