Politika -
Hauteskundeen ostean
Rajoy: 'Espainiari datorkiona ez da erraza'
Gobernuko presidentea izango denak krisitik irtetea ez dela Gobernu bakarraren ardura bakarrik adierazi du, "nazio osoarena baizik".
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak larunbat honetan bere lehenengo agerraldia egin du azaroak 20ko hauteskundeak irabazi ostean. Pontevedrako PPren egoitzan ordu erdiko prentsaurrekoa eman du, eta "Espainiari datorkiona ez da erraza" nabarmendu du.
Rajoyk azaldu duenez, krisitik irtetea “ez da Gobernu bakarraren zeregina, nazio guztiarena baizik”. "Gauzak errazak izango ez diren arren, ideiak argi ditugu, gaineratu du.
Halaber, "gastua kontrolatzearen alde" dagoela adierazi du, "gure aukeren gainetik ez bizitzeko", "ez duguna ezin dugulako gastatu".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea