Politika -

Espetxe politika

Preso dituen gurasoengandik banandu duten beste haur baten egoera salatu dute

Martxoaren 8an 3 urte bete dituenez, Aranjuezko espetxea utzi behar izan du, eta aiton-amonekin eraman dute Bilbora Irati.

Motxiladun haurren egoera salatzeko mobilizazioa. Argazkia: Sare
Motxiladun haurren egoera salatzeko mobilizazioa. Argazkia: Sare
Motxiladun haurren egoera salatzeko mobilizazioa. Argazkia: Sare

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urte bete dituelako preso dituen gurasoengandik apartatu duten beste haur baten egoeraren berri eman du Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak.

Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain euskal presoen alaba da Irati, eta Aranjuezko (Madril) espetxea utzi eta Madrilera eraman dute, gurasoak berriro noiz ikusiko dituen jakin gabe, covid-19a dela eta, muga handiak baitituzte bisitetan.

Orain, Irati Zapirain haurra Bilbon biziko da aiton-amonekin. Bere kasua aintzat hartuta, 88 dira "motxiladun haurrak", alegia, gurasoak preso dituzten haur eta nerabeak, Sareren arabera.

Presoen eskubideen aldeko plataformak salatu duenez, "haur hauek umezurtz izatera bultzatzen ditu egoera honek".

Egoera horri aurre egiteko, Sarek proposatzen du Euskal Herrian familientzako moduluak osatzea, presoen "eskubidea den gurasotasuna modu ahalik eta egokienean garatu ahal izateko".

Irati Gurasoekin Euskal Herrira ekimenak antolatzen dituen mobilizazioekin bat egiteko deia egin du Sarek, "guztion ardura" delako "haur eta nerabe hauek bizi duten egoera injustua aldatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia argazkiak Presoak Eguneko albisteak Albisteak Madril Umeak azken ordukoa