Politika -

Justizia

'Palma Arena' auzia ANra ez eramatea eskatu du Fiskaltzak

Jauma Matas presidente ohiak Noos Institutuaren inguruko ikerketa Auzitegi Nagusiak egitea eskatu zuen. Iñaki Urdangarin Palmako Dukea institutu horretako presidentea izan zen.

Iñaki Urdangarin, Palmako dukea. Argazkia: EFE.
Iñaki Urdangarin, Palmako dukea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 'Palma Arena' auzia Auzitegi Nazionalera ez eramatea eskatu dio Ismael Moreno epaitegi horretako epaileari.

Jauma Matas presidente ohiak Noos Institutuaren inguruko ikerketa Auzitegi Nagusiak egitea eskatu zuen. Iñaki Urdangarin Palmako Dukea institutu horretako presidentea izan zen.

Atzo, Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Urdangarin auzipetzea eskatu izana ukatu zuen komunikatu batean.

Gaur Ministerio Publikoak jakinarazi duenez, Jaume Matasen ordezkariek planteatutako "eskumen arazoa" ez onartzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea