Politika -
Brusela
Bruselak Ventura Tome ETAko kidea Espainiaratzea erabaki du
Belgikako Epaitegi Gorenak defentsaren helegitea atzera bota eta euroagindu eskaera onartu du. Baliteke hamar edo hamabost egunen buruan Espainiaratua izatea ETAko kidea.
Erredakzioa
Ventura Tome euskal presoa Espainiaratzea erabaki du Belgikako Epaitegi Gorenak, defentsaren helegitea atzera bota eta euroagindu eskaera onartu ostean, Lieve Pellens Belgikako Fiskaltzaren bozeramaileak aurreratu duenez.
Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen estradizioa, 80ko hamarkadan Zangozan (Nafarroa) bi guardia zibil hiltzen saiatu zela argudiatuta. Halaber, Zaragozan beste bi atentatu leporatzen dizkiote.
Hamar edo hamabost egunen buruan Espainiaratu dezakete Ventura Tome. Urriaren 28an atxilotu zuen Belgikako Poliziak, ustez ETAko kide delakoan. 58 urte dauzka eta duela urte batzuetatik Bruselan bizi zen.