Publizitatea
Itxi

2021/03/22

07:17

Politika

KATALUNIA

ERCk eta CUPek aurrekordioa lortu dute Pere Aragones Kataluniako presidente izateko

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Bi alderdietako organoek berretsi beharko dute akordioa. Dena dela, Juntsen babesa beharko lukete. Ostiralean amaitzen da inbestidura saioa egiteko epea.

  • Pere Aragones (ERC), Kataluniako Parlamentuan

    Pere Aragones (ERC), Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Katalunian, ERCk eta CUPek aurrekordioa lortu dute bart Pere Aragones ERCko hautagaia Generalitateko presidente izan dadin. Bi alderdiek iragarri dute aurreakordioa, bakoitzak bere aldetik zabaldutako bi oharren bitartez.

Aste honetan berretsi beharko dute akordioa bi alderdietako barne organoek. CUPek asteazkenean egingo dituen batzar telematikoetan jorratuko du gaia, eta ostegunean jakinaraziko ditu bozketaren emaitzak.

Beranduenera ere, ostiralean egingo da inbestidura saioa.

Aurreakordio horren baitan, hurrengo legegintzaldirako oinarriak finkatu dituzte, nazio eta gizarte gaiak ardatz hartuta. Independentziaren auziari dagokionez, erreferendum berri baterako baldintzak zehaztea hitzartu dute, Espainiako Gobernuarekin negoziatzeari uko egin gabe. Gainera, foam pilotak erretiratzea, etxebizitza eskubidea bermatzea eta Osasun Departamentuaren aurrekontuaren % 25 Lehen Arretara bideratzea aurreikusi dute.

Aurreakordioaren edukiak

Bi alderdiek gizarte eta nazio gaietan jarri dute arreta. Azken horretatik hasita, bi alderdiek konpromisoa hartu dute erreferendum baterako beharrezkoak diren baldintzak prestatzeko. Hala ere, ERCk eutsi egiten dio gatazka "negoziazio prozesu" baten bidez konpontzeko apustuari.

Etxebizitzarako eskubidea da bi alderdiek aldarrikatzen duten beste alderdietako bat, etxebizitza larrialdiari berehalako erantzuna emateko eta "epe ertainean eredua aldatzeko". Halaber, bi alderdiek protokoloak eguneratzea defendatu dute, zaurgarritasun arriskuan dauden pertsonen etxegabetzeak saihesteko.

Osasun alorrean, Kataluniako osasun arreta indartzea adostu dute. Ildo horretan, Osasun Departamentuaren aurrekontuaren % 25 Lehen Arretara bideratzea proposatu dute.

Era berean, ordena publikoaren kudeaketan aldaketak egitea adostu dute. Protokoloak argitaratu bitartean, Esquadra Mossoek foam pilotak erabiltzeko debekua ezartzea eta Parlamentuan Kataluniako ordena publikoaren ereduari buruzko batzordea sortzea erabaki dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;