Politika -

Radio Euskadin elkarrizketa

EAJ eta Bilduren arteko akordioa 'arrarotzat' jo du Odon Elorzak

Donostiako alkate ohiak ez daki "zein neurritan" lortu duten jeltzaleek Martin Garitanoren Gobernuak "gai garrantzitsuenetan" jarrera aldatzea.

Bildu eta EAJren arteko akordioa 'arrarotzat' jo du Odon Elorzak

00:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elortza Donostiako alkate ohiak Gipuzkoan Bildu eta EAJren arteko akordioa “beste instituzio batean ibilbide ezberdina izan dezakeela” adierazi du.

Radio Euskadiko “Boulevard” saioan izandako elkarrizketa batean, EAJ eta Bilduren arteko aurrekontuen inguruko akordioa “arrarotzat” jo du. Ez daki jeltzaleek “zein neurritan” lortu duten Martin Garitanoren Gobernuak “gai garrantzitsuenetan” jarrera aldatzea.

Modu honetan, zabor-bilketa edo errauskailuaren inguruko gaiei buruz ari da. “Ez dut ulertzen. Edo Bilduk garrantzi handikoa den sistemaren estrategia zuzentzen du edo EAJk gauza gutxiengatik onartu ditu aurrekontuak”, esan du.

Zentzu honetan, “Egibarrek, modu batean, Bilduren Gobernua errespetatu zuenean, aurrekontuak laguntzeko estrategia sartu zuen”.

Bildu Gizpukoako gai garrantzitsu batzuetan gutxiengoan dago bere ustez eta “horregatik Egibarrek aurrekontuen inguruan egin duen jokaldia arraroa da”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea