Politika -
Gorten osaketa
Amaiurreko eta EAJko diputatuek 'legeak aginduta' egin dute zin
ERCko hiru diputatuek eta IUko batzuek ere formula bera erabili dute.
Erredakzioa
Amaiurreko, EAJko eta Geroa Baiko diputatuek Kongresuko kargua hartu eta Espainiako Konstituzioari zin egitean, "legeak aginduta" formula erabili dute. ERCko hiru diputatuek eta IUko batzuek ere formula bera erabili dute.
HBk erabili zuen lehen aldiz, 1989an, eta Auzitegi Konstituzionalak ontzat jo zuen.
Iñaki Antiguedad (Amaiur), Josu Erkoreka (EAJ) eta Uxue Barkos (Geroa Bai) izan dira haien artetik aurrenak.
Amaiurreko batzuek, gazteleraz hitz eman ostean, euskaraz "legeak hala aginduta" gehitu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea