Politika -
Aurrekontuak
Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroak 450.000 euro jasoko ditu
Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzak, berriz, terrorismoaren biktimen elkarteei laguntzeko 260.000 euro bideratuko ditu 2012an.
Erredakzioa
2012ko aurrekontuetatik 450.000 euro bideratuko dira Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa errealitate egiteko. PSE-EEk aurrekontuen gaineko zuzenkera partzial bat onartzea lortu du, eta ondorioz, aurreikusitakoa baino 300.000 euro gehiago bideratuko dira.
Legebiltzarreko Ekonomia batzordeak aurrekontuei egindako 1.811 zuzenketa partzialen eztabaida eta bozketa hasi du, datorren abenduaren 23ko osoko bilkuran adostuko dituzte behin-betiko.
PSE-EEren eta PPren arteko akordioak hirugarren urtez jarraian zuzenketa partzialen izapideetan agerian geratu da, izan ere bi taldeen gehiengoak oposizioaren zuzenketa gehienak indargabetu ditu.
260.000 euro terrorismoaren biktimen elkarteei
Jaurlaritzak 260.00 euroko diru laguntza bideratuko du terrorismoaren biktimen elkarteentzat, 2012an martxan jarriko dituzten programa eta ekitaldiak babesteko. Partida hori Terrorismoaren Biktimen Laguntza Programan jasotako laguntzen osagarri izango da.
Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen Zuzendaritzak kudeatuko ditu laguntza horiek eta 2012ko aurrekontuetan jasota dago, baina