Politika -
Epaia
Auzitegi Nazionalak Unai Errea ETAko presoen abokatua absolbitu du
Azpeitiako enpresari bati iraultza zerga kobratzea leporatu zioten. Orain, Auzitegiak "biktimari laguntzeko" jokatu zuela adierazi du.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Unai Errea ETAko presoen abokatua absolbitu du. 2008an ETAri 72.000 ordaindu zizkion Azpeitiako enpresari bati iraultza zerga kobratu izana leporatu zioten Erreari. Orain, Auzitegi Nazionalak ETAren alde egin ordez, "biktimari laguntzeko" asmoa zuela erabaki du.
Horrela adierazi du auzitegiak eman duen epaiean eta akusatuari leporatu zaizkion karguek ez dute talde armatuarekin elkarlanean aritu dela esan nahi.
Auzitegiaren erabakiaren arabera, ez dakite zein izan zen 72.000 horien helburu erreala. Halboka taldearen kidea izateagatik 2010ean atxilotu zutenean "iraultza zerga"ri buruzko galdera bati erantzutean aipatu zuen Erreak berak gertakaria.
Gainera, epaileen aburuz, "akusatuak ordainketan bitartekari lana egiteak ez du esan nahi talde armatuarekin elkarlanean aritu zenik, diru hori taldeak jaso bazuen ere".