Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
PP: 'Amaiurrek badaki ez dituela baldintzak bete; horregatik amarrua'
Alfonso Alonso PPk Kongresuan duen bozeramaileak esan du Behe Ganberako araudia "malgutasuna eskatu gabe" bete beharra dagoela.
Erredakzioa
Alfonso Alonso PPk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi du "amarru" bat egin behar izan duela talde parlamentarioa osatzeko baldintzan betetzen dituen itxura emateko, "baina errealitatean" koalizio abertzaleak "badaki" ez dituela betetzen.
Alonsoren esanetan, araudia "malgutasuna eskatu gabe" betetzeko dago.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa abtean, PPko bozeramaileak esan du Amaiurren Nafarroako diputatuak kargua hartu ez izana "amarrua" dela, eta hori eginez koalizioak "aitortu" egiten duela ez dituela baldintzak betetzen talde propioa osatzeko.
Taldea osatzeko helburuz, Alonsok beste alderdi batekin akordioa lortzea gomendatu dio Amaiurri: "Aukera hori dauka, baina argi uzten ari da ez dela gai inorekin akordioak lortzeko".
Are gehiago, Geroa Bairekin akordioa lortuko balu, Amaiurrek arazorik izango ez lukeela gaineratu du.
Bereizketarik UPyDren eta Amaiurren artean
Alfonso Alonsok esan du ez dela bereizketarik egin behar UPyDren eta Amaiurren artean, eta araudia "bete" egin behar dela.
"UPyDk ez ditu lortu botoen % 5, eta beraz, ezingo du lortu talde parlamentarioa, baina hainbat akordio aukera asko ditu beste alderdi batzuekin, portzentajera heltzeko", nabarmendu du.