Politika -
Donostian
Jesus Eguigurenek 'ETA, las claves de la paz' liburua aurkeztu du
PSEko presidenteak alderdikideekiin egin du 2006ko bake prozesuaren berri ematen duen liburuaren aurkezpena.
Erredakzioa
Jesus Eguiguren PSE/EEko presidenteak 2006ko bake prozesuari buruzko liburua aurkeztu du, Donostiako Kursaalen. Ekitaldian izan dira Eguigurenen alderdikideak.
ETA, las claves de la paz liburuaren idazlearekin, Luis Aizpeolea kazetariarekin, eta Iñaki Gabilondorekin aurkeztu du Eguigurenek idatzia.
PSEko presidenteak alderdiaren babesa izan duela esan du eta ekitaldian izan dira Iñaki Arriola PSEren Gipuzkoako presidentea, Gemma Zabaleta sailburua, Miguel Buen Segurtasun sailburuordea eta baita Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoaren zuzendaria eta Rafaela Romero Eguigurenen emaztea ere.
Liburuak 2000 urtean Eguigurenek Arnaldo Otegirekin baserri batean izan zituen elkarrizketetatik Barajesko T-4ko atentatuaren ostean izan zituzten bileretara arte biltzen ditu.
Iñaki Gabilondok egindako galdera bati, Eguigurenek erantzun du liburua orain argitaratzearen arrazoia sozialistek Euskadin bakea lortzeko prozesuan izan duten garrantzia goraipatzea izan dela.
Alderdikideei esan dienez, ETAk indarkeriari uko egiteak "demokraziak irabazi duela esan nahi du eta ez gaitu arduratu behar batek besteak baino lau boto gehiago irabazteak".