Politika -

Nafarroako Parlamentua

Barcinak elkarrizketaren aldeko alderdien mahaia eratzea baztertu du

Nafarroa Baik eskatuta agerraldia egin du Barcinak. Bere ustez, Parlamentua da elkarrizketa gauzatu behar den tokia, nafarren borondatea ordezkatzen duen erakundea hori dela argudiatu du.

Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB
Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, ez dago "mahaien, eszenatoki berrien, edota erakundeen sofa eszenen" alde.

Nafarroa Baik eskatuta egin du agerraldia Parlamentuan, Patxi Zabaleta bozeramaileak "alderdien mahaia" eratzearen aldeko "beharra" azpimarratu eta gero. Zabaletaren ustez, "bazterketarik gabe" eta "nafar guztien borondatea errespetatuz, demokrazian oinarritutako bakea" finkatzeko "aukera paregabea" da hau.

Nabairentzat "zaurien ondorioek hor jarraitzen dute", erantsi du Zabaletak, eta politikok gizartean "irudi txarra" dutela azpimarratu du, beste beste, "akordioetara heltzeko gaitasun ezak eraginda". "Bakea ate joka ari den unean" gizarteak "nahi duena elkarrizketa eta akordioak dira", azpimarratu du Nabaiko bozeramaileak.

Barcinak, ordea, ez du hausnarketa horrekin bat egin, bere iritziz, Parlamentua da elkarrizketa hori gauzatu behar den tokia, nafarren borondatea ordezkatzen duen erakundea hori dela argudiatuta. Eta alor horretan hitzartu beharreko edozein akordio "argiarekin eta takigrafoekin" izan behar duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea