Politika -
Parisen
Zortzi eta zazpi urteko zigorra, ETAren aparatuko bi kiderentzat
Logistika aparatuko bi kideak 2007ko uztailean atxilotu zituzten, Angulema udalerrian, matrikula faltsudun auto batean zihoazela. Atxilotu zituztenean ETAko kideak zirela onartu zuten.
Erredakzioa
Pariseko Auzitegiak zortzi eta zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri die Jose Juan Garcia Gonzalezi eta Iker Mendizabal Cubasi, hurrenez hurren, ETAko aparatu logistikoko kide izateagatik.
Terrorismoaren kontrako epaileak aintzat hartu du Fiskaltzak azaroaren 4an egindako eskaria: bi kondetuak Frantziatik behin betiko kaleratzea euren zigorra betetzen dutenean.
Logistika aparatuko bi kideak 2007ko uztailean atxilotu zituzten, Angulema udalerrian, matrikula faltsudun auto batean zihoazela. Atxilotu zituztenean ETAko kideak zirela onartu zuten, nahiz eta ordutik hona deklarazio gehiagorik egin ez.
Atxiloketa Espainia eta Frantziako Polizien elkarlanaren ondorioz egin zuten. Gainera, hainbat material atzeman zieten, pistola bat eta aurreko urtean lapurtutako errebolberrarekin batera.