Publizitatea
Itxi

2021/04/05

14:12

Politika

APIRILAK 17

Sortuk manifestazioak deitu ditu preso politikoen nazioarteko egunean

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Kalera ateratzeko deia egin du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, "euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea" eskatuz.

  • Presoen eskubideen aldeko ekitaldia, Iruñean

    Presoen eskubideen aldeko ekitaldia, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Apirilaren 17an ospatuko den Preso Politikoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Sortuk manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

"Bizikidetza demokratikoa lortzeko, euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea ezinbestekoa dugu", adierazi du Sortuk sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

Bilbon eta Donostian goizez (12:00) egingo dituzte manifestazioak eta Gasteizen (17:30) eta Iruñean (17:00), ostera, arratsaldean.

Bilbon Jesusen Bihotzetik abiatuko da, Donostian Alderdi Ederretik, Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazatik eta Iruñean Sarasate pasealekutik,

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena