Politika -

Legegintzaldi berria

Zapateroren Gobernua azkenekoz batzartuko da gaur

Besteak beste, Miguel Montes espetxean denbora gehien daraman preso arruntaren balizko indultua aztertuko dute.

Zapateroren ministroak, Moncloan. EITB
Zapateroren ministroak, Moncloan. EITB
Zapateroren ministroak, Moncloan. EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko jarduneko presidentearen Gobernua azkenekoz batzartuko da gaur. Bilera horren ondoren, gainera, Zapaterok Mariano Rajoy hurrengo gobernuburua hartuko du Moncloan, botere aldaketaren azken zehaztasunak ixteko.

Ministroen Kontseiluak aztertuko dituen gaien artean Miguel Montes espetxean denbora gehien daraman preso arruntaren balizko indultua izango da.

Bileraren ostean, Zapatero eta Rajoy bigarrenez bilduko dira hauteskunde orokorretatik.

Nolanahi ere, botere aldaketa prozesuko gai garrantzitsuenak itxita daude jada, azken asteetan askotan hitz egin baitute.

Rajoyren inbestidura astelehenean eta asteartean izango da. Asteazkenean karguaren zina egingo du, eta ondoren bere Gobernuko ministroak iragarriko ditu.

Azken legegintzaldian, Zapateroren Gobernuak 132 lege proiektu eta 51 dekretu onartu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea