Politika -
Sei hilabete gobernuan
Izagirre: 'Donostiak aurrera egin du Bildurekin'
Donostiako alkatearen lehentasunen artean, langabeziari aurre egitea dago. Halaber, proiektu nagusien artean, Urumeakoa, Tabakalerakoa eta geltoki intermodalarena aipatu ditu Izagirrek.
Redacción
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen hitzetan, orain dela sei hilabete Bildu "augurio txarrekin" hartu arren, hiriak "aurrera egin" du eta "politika egiteko modu berri bat" ekarri dute; partehartzea eta adostasuna oinarri duen politika egiten dutela esan du.
Orain arte "azterketa positiboa" egin du Izagirrek. "Aldaketa politikoa eta soziala" eman dela esan du alkateak, eta "gizartean lan dinamika" berriak abian jarri dituztela gaineratu du. Horrek, alderdi politikoetan "deserosotasuna eta urduritasuna" piztu duela azpimarratu du.
"Baina hori beren arazoa da; izan ere, agindutakoa betetzen ari gara", adierazi du.
Izagirreren hitzetan, "informazioa, gardentasuna eta parte hartzea arrakastatsuak" izan dira.
Inbertsioen harira, Izagirrek izan du ez dutela inbertituko dirua izan arte; horrela, aurreko gobernuen akatsa saihestuko dute. Ildo horretan, proiektu nagusiak Urumeakoa, Tabakalerakoa eta geltoki intermodalarena izango direla azaldu du Izagirrek.