Politika -

Balantzea

Gobernua: 'Inoiz ez genuen uste krisia hain luzea izango zenik'

Zapateroren Gobernuak konstituzioa aldatzea eta aire kontrola lortutako arrakastak izan direla adierazi du.

Jose Blanco, balantzearen berri emateko egin duen prentsaurrekoan. Argazkia : EFE
Jose Blanco, balantzearen berri emateko egin duen prentsaurrekoan. Argazkia : EFE
Jose Blanco, balantzearen berri emateko egin duen prentsaurrekoan. Argazkia : EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak krisi ekonomikoa horren luzea eta konplikatua izango zenik uste ez zuela onartu du. Horrela adierazi du Elena Salgado jarduneko ekonomia presidenteordeak Gobernuak datorren abenduaren 21ean Rajoyk boterea hartu aurretik egin duen balantzearen ostean.

Balantze horretan Jose Blancok ere parte hartu du eta konstituzioaren aldaketa eta aire kontrola Gobernuak lortutako arrakastak izan direla esan du. Horrez gain, PPk hartu beharko dituen "erabaki zailek" Zapateroren lana aintzat hartzeko balio izatea espero du Blancok.

Salgadok azaldu duenez, Gobernua ziur dago "gauzak ondo, gaizki eta erdizka egin dira" eta, hala ere, PSOEk Espainiari krisitik era "iraunkorragoan, sinesgarritasun gehiagorekin eta prestatuago" ateratzeko ekonomiaren transformazio garrantzitsua egin duela esan du.

Ekonomiari buruz, Salgadok Estatuko Administrazio Orokorrak 2011eko defizitaren helburua beteko duela esan du eta zifra sozialak zalantzan jartzea "hutsegitea" dela azaldu du.

Mariano Rajoyri aholkurik eman nahi ez diola esan du Salgadok, baina gomendio bat egiteko aprobetxatu du: sindikatuekin hitz egiteko eta kohesio soziala mantentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea