Politika -

Erreakzioak

Adierazpena 'gutxiegi' dela diote euskal alderdiek

EAJk 'adierazpen garbiagoa' espero zuela adierazi du, eta PPk, ostera, 50 urteko terrorismoa justifikatzen saiatzea leporatu dio ezker abertzaleari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk adierazi duenez, Gernikako Akordioko sinatzaileak "ausartago" jokatu behar zuten Donostiako Aiete jauregian biktimak aintzatesteko egindako ekitaldian, eta "agertutako distantziakidetasunarekin" bat ez datozela azpimarratu dute jeltzaleek.

EAJkoen arabera, sinatzaileek ezker abertzaileari "babesa" eman diote "berak bakarrik egin beharreko bidean". Jeltzaleen ustez, Aieteko ekitaldia "bestelako aldarrikapenak egiteko mugimenduen aurrekaria ematen zuen, eta horrek, adierazpen garbiagoa eskatzen zuen".

PP

Euskadiko Alderdi Popularraren hitzetan, Gernikako Akordiokoen adierazpena "gutxiegi" da, "argi eta garbi", eta testu horren helburua ETAko terrorismoaren 50 urte justifikatzea dela salatu du.

Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidentea eta aldizkako bozeramaileak ezeztatu egin du, "hemen bi bando edota gerrarik egon izana".

Lokarri

Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak adierazi duenez, "ETAren indarkeria bertan behera geratu denez, une historiko bat zabaldu da eta oso interesgarria da aitorpen ariketa bat egitea", Donostian larunbat honetan ezker abertzaleak irakurritako testuari aipamena eginda.

Barakaldoko BECen izandako "Adiskidetze sozialerako esparru zabalik" izenburuko topagunean 200 lagun inguru bildu dira elkarbizitzarekin lotutako eskarmentuak alderatzeko. Riosek azpimarratu duenez, "egoerari aurre egiteko hausnarketa egin beharko dugu, aurrean erronka handiak ditugulako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea