Politika -

Aralarren asanblea

Zabaleta: 'Amaiurrek bere eskubidea defendatuko du, 'amarrurik' gabe'

Amaiurri berezko taldea izatea galarazteko Kongresuko Mahaiak oinarritzat hartutako txostena "lotsagarria" dela esan du Aralarreko ordezkariak.

Patxi Zabaleta (eskuman), Asun Fernandez eta Txentxo Jimenez alderdikideekin. Argazkia: Efe.
Patxi Zabaleta (eskuman), Asun Fernandez eta Txentxo Jimenez alderdikideekin. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan adierazi duenez, Amaiurrek Kongresuan "berezko taldea" izateko eskubidea defendatuko du, bai politikoki eta bai juridikoki. Gainera, eta Zabaletaren hitzetan, koalizioak ez du "amarrurik" erabiliko, UPyDk egin bezala; baita UPNk ere, PPrekin ituna egin baitzuen gero talde mistora pasatzeko.

Aralarrek Nafarroan egindako asanblearen atseden batean kazetariei esandako hitzetan, Zabaletak esan du Kongresuko Mahaiak Amaiurri taldea izatea saihesteko oinarritzat hartutako txostena "lotsagarria" dela. Aralar Amaiurren barruan sartuta dago ezker abertzalea, EA eta Alternatibarekin batera.

Aralarreko koordinatzaileak txosten horren kopia bat erakutsi die kazetariei, "sinadurarik eta Diputatuen Kongresuko zigilurik gabekoa". Era berean, Amaiurrek ostiralean aurkeztutako helegitearen alde egin du "amarrurik gabekoa, eta argudio politikoetan eta juridikoetan oinarrituta dagoena".

"Amarruak erabili dituztenak Rosa Diez anderea (Foro Asturiasekin bat egin du Kongresuan taldea egiteako) eta Yolanda Barcina anderea dira. Azken honek amarru-aurreko bat egin zuen PPrekin adostu baitzuen PPko zerrendetan ateratzen zen diputatua Talde Mistora joateko", salatu du Zabaletak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea