Politika -
Inbestidura eztabaida
Etxebizitzaren erosketarako % 4ko BEZa mantenduko du
Halaber, Mariano Rajoy Gobernuko presidente berriak iragarri duenez, eguneroko etxebizitzaren salmentarako PFEZren dedukzio fiskala berreskuratuko du.
Erredakzioa
Gobernuko presidente berria izango den Mariano Rajoyk investidura eztabaidan iragarri duenez, ohiko etxebizitzaren erosketarako % 4ko BEZa mantenduko du, salmentaren prezioa mugatuko badu ere. Halaber, salmenta hauetarako PFEZren dedukzio fiskala berreskuratuko du.
Saldu ez diren etxebizitzen 'stock'a murriztea du helburu Rajoyk. Honen esanetan, 75.000 etxebizitza daude egun salmentan eta salerosketetan izan den geldialdiaren arrazoiak "familien kontsumoan izan den bizkortasun faltan eta alor pribatuko finantziazio murriztuan" bilatu behar dira.
Zapatero buru zen aurreko Gobernuak abenduaren 31era bitartean BEZ mota hau % 4ra murriztea erabaki zuen joan den abuztuan. Horrela, Rajoyk bat egin du higiezin alorreko zenbait eragilek eskatutakoarekin.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) dedukzioari dagokionez, urtearen hasieran bertan behera utzi zuen Gobernuak (24.000 euroko errenta zituztenentzat salbu). Rajoyk iragarritakoaren arabera, ohiko etxebizitzaren erosketetan dedukzio hori berreskuratuko dute.