Politika -

Inbestidura-eztabaida

2012ko lan egutegiak aldaketa garrantzitsuak izango ditu

Estatuko jaiegun guztiak astelehenetara mugitu ditzake Gobernuak, lau kasutan izan ezik: Abenduak 25, urtarrilak 1, maiatzak 1 eta urriak 12, Langileen Estatutuaren arabera.

Egutegiak aldaketa sakonak izango ditu. Argazkia: EITB.
Egutegiak aldaketa sakonak izango ditu. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko jaiegun guztiak astelehenetara mugitu ditzake Gobernuak, lau kasutan izan ezik: Abenduak 25, urtarrilak 1, maiatzak 1 eta urriak 12, Langileen Estatutuaren arabera.

Mariano Rajoyk, Espainiako hurrengo presidenteak esan du zubiak kenduko dituela jaiegunak astelehenetara mugituz, gizartean oso errotuta dauden jaiegunen kasuan izan ezik, enpresen lehiakortasuna indartze aldera.

Langileen Estatutuaren 37. artikuluaren arabera, Gobernuak jaiegunak mugitu ditzake.

2012ko egutegiak Estatu mailako 9 jaiegun izango ditu, aurten baino bat gehiago:

Urtarrilak 1: Igandea (ezin da aldatu) Urtarrilak 6: OstiralaApirilak 6: OstiralaMaiatzak 1: Asteartea (ezin da aldatu)Abuztuak 15: AsteazkenaUrriak 12: Ostirala (ezin da aldatu)Azaroak 1: OstegunaAbenduak 6: OstegunaAbenduak 8: LarunbataAbenduak 25: Asteartea (ezin da aldatu)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea