Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Basagoiti: 'Euskal herritarrok gara Rajoy gehien behar genuenak'

Alderdi Popularreko Euskadiko buruzagiak adierazi duenez, Rajoyk proposatutako erreformak "Euskadirentzat izango dira onuragarriak, oinarri industrial sendoa duelako".

Antonio Basagoiti, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti, Radio Euskadin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Alderdi Popularraren Euskadiko presidenteak esan duenez, "Euskadin garai berria irekitzen ari da eta euskal herritarrok ekonomia errekuperatzeko bide berria hasiko dugulako pozik egon gaitezke". Horrez gain, Basagoitiren aburuz, "euskal herritarrok gara Rajoy bezalako presidente bat gehien behar genuenak, gaitasuna duen talde bat eta euskal herritarrek behar dugun izpiritua duen presidente bat". Gainera, "PP Gobernuan egon denean izan du hazkunderik handiena Euskadik", Basagoitiren hitzetan.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean Basagoitik azaldu duenaren arabera, "Euskadin garai berria hasiko dugu eta ideiak argi dituen presidente batek krisitik aterako gaituela ikusiko dugu".

PSE eta EAJri ezker abertzalearen "abokatua" izateari uzteko eskatu die eta euren eskakizunek agenda bideratzen ez uzteko gomendatu die.

Sozialistek eta jeltzaleek Amaiurrek taldea izateko babesa eman izana deitoratu du; izan ere, "elkarbizitzarako arrisku bat direnen tesiak babesten dituzte".

PPko Euskadiko presidenteak, Rajoy Patxi Lopez lehendakariarekin eta EAJrekin bilduko dela iragarri du; izan ere, bakea lortzeko prozesuan, "denekin" hitz egiteko asmoa omen du.

Bilboko metroko gatazka

Bestalde, Basagoitiren esanetan, Metro Bilbaok San Tomas egunerako deitutako greba "lotsagarria" da. "Greba deitu dutenak axolagabe hutsak dira", azpimarratu du. PPko buruak iragarri duenez, "Bizkaiako herritarrak asko haserretuko dira eta diete barkatuko". Greba honekin "sindikatuek kalte handia egingo diote hemengo ekonomiari eta baita dendariei, baserritarrei eta ostalariei", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea