Politika -

Kartzela politika

Legeak 'presoen gizarteratzea' bilatzen duela esan du Mendiak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak ukatu egin du egungo legedia euskal presoen kontrako "mendekua" dela.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egungo legediak "presoen gizarteratzea" bilatzen duela eta ez dela euskal presoen kontrako "mendekua" erantzun dio Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Iñaki Antigüedad Amaiurren diputatuari.

Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, ez da presoentzat "irtenbide kolektiborik" emango, eta "aterabide indibidualen" aldeko apustua egin du.

Horren harira, presoek, egindako kaltea aitortzen duten heinean, "dagozkien sariak jasotzea" eskatu du, izan ere, “Espainiako Zigor Kodeak ez du mendekua helburu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea