Politika -

Golardoak

Sabino Arana Fundazioak Aieteko konferentzia saritu du

Erakundearen arduradunek adierazi dutenez, "bakea konkistatzeko prozesu horretan oso mugarri berezia eta esanguratsua izan da".

Aieteko Konferentziako nazioarteko partaideen irudia. Argazkia: EITB
Aieteko Konferentziako nazioarteko partaideen irudia. Argazkia: EITB
Sabino Arana Fundazioak Aieteko konferentzia sarituko du

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sabino Arana Fundazioak Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia saritu du “bake-prozesuari egin dion ekarpen berezi eta garrantzitsuagatik" eta ETAk jarduera armatua utziko zuela iragarri zuen komunikata sustatzeagatik.

Bilbon eskaini duen prentsaurreko batean, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak esan du joan den urrian Lokarrik eta Brian Curri buru duen nazioarteko bitartekarien taldeak antolatutako konferentzia "bakea konkistatzeko prozesu horretan oso mugarri berezi eta esanguratsua izan da".

Atutxaren aburuz, "egun batzuk beranduago ETAren iragarpena iristeko azken bultzada eman zuen".

Sabino Arana Fundazioak Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Merkataritza Ganbera, Eunate Agirre bodyboardlaria, Maite Lafourcade irakaslea eta CAF euskal enpresa ere saritu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea