Politika -

Elkarrizketa Egunon Euskadin

Mendia: 'Denok behartuta egongo gara' 16.500 milioi euroak aurreztera

2012rako Eusko Jaurlaritzak langile publikoei egingo dizkien murrizketen inguruan, bozeramaileak esan du, "ahal de neurrian" negoziazio kolektiboko sindikatuekin adostasun batera iristea espero duela.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB
Mendia: '16.500 milioi horietatik zerbait erdibana egitea egokituko zaigu'

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk 2012 urteko defizit publikoa 16.500 eurotan murriztuko duen iragarpenaren inguruan, erkidegoekin "erdibana" egingo duela esan du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Idoia Mendiak.

ETBn egin duen elkarriazketa batean, Idoia Mendiak "kezkatuta" dagoela esan du, "16.500 milioi euro diru asko da" eta bere ustez Administrazioaz gain, beste toki batzuetatik ere aurreztuko da.

"16.500 milioi horietatik zerbait erdibana egitea egokituko zaigu", adierazi du.

Gobernu zentralak Abiadura Handiko Trenaren inbertsioa murrizteko aukeraren inguruean "arduratuta" dagoela gaineratu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , baina "herrialdeko lehiakortasunerako lana" den heinean, horrelakorik ez gertatzea espero du.

2012 urterako Eusko Jaurlaritzak langile publikoei egingo dizkien murrizketen inguruan, sailburuak "ahal den neurrian" negoziazio kolektiboko sindikatuekin doitze neurri horiek adostea espero du, CCOO eta UGTrekin, izan ere, ELA eta LABek utzi egin dute negoziazioa.

Langile publikoei eskatzen dien "esfortzua" "soilik 2012 urterako da, urte zaila", adierazi du eta sindikatuekin bihar jarraituko duten bileraren proposamena modulatu duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea