Politika -
Auzitegi Nazionala
ETAko usteko zenbait kidek 3 urteko kartzela zigorra onartu dute
Akusatuetariko bat ere ez da kartzelan sartuko behin-behineko espetxealdian denbora nahikoa izan direlako.
Erredakzioa
Gaur Auzitegi Nazionalean epaitu behar zituzten ETAko Atzemate eta Azpiegitura Aparatuko ustezko lau kideek eta beste sei ustezko kolaboratzaileek urte eta erdiko, hiru urteko eta lau hilabeteko kartzela zigorrak onartu dituzte.
Carlos Bautista fiskalak eta defentsek akordio batera iritsi dira eta Ibon Urrestarazu eta Alaitz Iturriozentzako hiru urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra adostu dute eta Igor Astibiari eta Maider Visori bi urteko kartzela zigorra ezarriko diete, ETAko kidea izatea delitua leporatuta. Hasiera batean, Fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eskatu zuen.
Bestalde, Francisco Agustin Cabo, Ivan Medina, Koldo Lekuona, Gustavo Fernandez Villate, Jon Duque eta Maria Margarita Eizagirre akusatuentzat Fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen kolaborazioa delitu batengatik, eta azkenean, urte bat eta sei hilabeteko kartzela zigorra onartu dute.
Auzipetu guztiek ezarritako delituak onartu dituzte, eta horien artean, Ibon Urrestarazuk, Alaitz Iturriozek eta Gustavo Fernandezek bide demokratikoen alde daudela azpimarratu dute.