Publizitatea
Itxi

2021/04/21

13:03

Politika

KORONABIRUSA

M4aren ostean alarma-egoera berriro indarrean jartzea espero du Jaurlaritzak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Lehendakariak gogorarazi duenez, aste gutxi geratzen dira egun horretarako, eta Sanchezek bere irizpidea aldatzea espero du.

  • 4Mren ostean alarma-egoera berriro martxan jartzea espero du Jaurlaritzak

    4Mren ostean alarma-egoera berriro martxan jartzea espero du Jaurlaritzak. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak irizpidea aldatzea eta maiatzaren 9tik aurrera alarma egoera luzatzea espero du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Urkulluk Talgok Rivabellosan (Araba) duen lantegia bisitatu ostean egin ditu adierazpenok. Lehendakariak azaldu duenez, LABI teknikariak bihar emango dituen irizpideak kontuan hartzeaz gain, organo politikoa deitzea ala ez baloratuko du, alarma-egoeraren dekretuarekin gerta daitekeenaren arabera; izan ere, Gobernuko presidenteak ez du maiatzaren 9tik aurrera luzatzeko asmorik.

Lehendakariak gogorarazi duenez, aste gutxi geratzen dira egun horretara arte, eta Sanchezek bere irizpidea aldatzea espero duela gaineratu du, "Espainiako Gobernuaren baitan iritzi ezberdinak" baitaude gai horren inguruan.

"Neurri eraginkorrenak hartzeko berme juridiko nahikoa (alarma-egoeraz bestelakoak) duten beste tresna batzuk (mugikortasuna eta taldekatzeak murriztea) egotea kosta egiten zait ikustea, eta denbora batez artaldearen immunitatea lortu arte mantendu beharko ditugu", defendatu du.

Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak, bere aldetik, itxaropena du Madrilgo hauteskundeen oztopoa gainditu ostean, maiatzaren 4an, alarma-egoera luzatzeko aukerari berriro helduko diotela.

Radio Nacional irrati katean egindako elkarrizketa batean, Erkorekak ohartarazi du ez duela alarma-egoerari buruzko "informazio pribilegiaturik"; izan ere, maiatzaren 9an amaituko da eta Espainiako Gobernuak ez du luzatzea aurreikusten.

Lehendakariordeak azaldu duenez, "dirudienez, presidentea (Pedro Sanchez) zain dago talde parlamentarioen eta erkidegoetako presidenteek alarma-egoera luzatzeko eskaria aho batez egin arte, gai hori Kongresura iristen denean inor ez dadin kexatu, eta ez dakit hori gertatuko den; izan ere, egoera politikoa oso gaiztotuta dago, eta ez dakit aho batez egingo duten eskaria ".

Euskal Autonomia Erkidegoak alarma-egoera luzatzea babesten du, hori kenduz gero "babesik gabe uzten gaituelako", are gehiago 'epaileak bereziki murriztaileak izan direnean hartutako neurri batzuekin', ostalaritzaren itxiera kasu.

Erkorekak azaldu duenez, "beharrezkoa da etxeratze-aginduak indarrean jarraitzea; inori ez zaio bururatzen gaueko aisialdia askatasun osoz berriro ezartzea, arazo handia litzateke". Baina, bere ustez, ezin da etxeratze-agindurik izan alarma-egoerarik gabe. "Indarrean dauden tresna juridikoekin, nik ez dut ikusten", onartu du.

Itxiera perimetralari buruz ere antzeko kezka agertu du: "Ikusteke dago Euskadiko epaileen aldetik zer harrera izango lukeen. EAEko Auzitegi Nagusiaren jarrera berme autonomikoa duten neurriekiko oso tematia da ", azpimarratu du.

Nafarroak "pandemia kudeatzeko tresnak" dituela azpimarratu du

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, bestalde, berretsi egin du Nafarroako Gobernuak pandemia kudetazeko beharrezko tresnak dituela, behin alarma-egoera amaituta, eta Justizia ministroak eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako presidenteak "zentzuz" jokatu dutela uste du.

Adierazi duenez, "sistema demokratiko batean, gobernuek ezin dute erabaki arbitrarioak hartu, pandemiaren egoeraren arabera hartu behar baitira. Erabakiak arrazoitu egingo ditugu, aldez aurretik berresteko". "Azkenean beste lege-tresna bat ematen bada, ongi etorria izango da", esan du.

Alarma-egoeraren amaiera berretsi du Dariasek

Carolina Darias Osasun ministroak ere Espainiako Gobernuak alarma-egoera maiatzaren 9an amaitzea aurreikusi duela berretsi du; izan ere, bere uztez txertaketan aurrerapenak izan dira eta ezohiko egoera hori ezin da iraunkorra izan.

Josune Gorospe EAJko diputatuak alarma-egoera luzatzeko aukeraren inguruan galdetu dio Dariasi Kongresuko osoko bilkuraren kontrol saioan, eta honek asmo hori berretsi egin du.

BIDEOA: Dariasek alarma egoeraren amaiera berretsi du: ''Ezin du betiko izan''

2:29

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena