Politika -
Profila
Soraya Saenz de Santamaria, Rajoyren bigarrena
Azken legealdian, PPko bozeramaile lanak egin ditu Madrilgo Kongresuan. Kiniela guztien arabera, Rajoyk ministro izendatu behar zuen gaur.
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamariak orain hamaika urte hasi zuen bere ibilbide politikoa eta, hasieratik, Mariano Rajoyrekin batera aritu da.
Azken legealdian, PPko bozeramaile lanak egin ditu Madrilgo Kongresuan. Kiniela guztien arabera, Rajoyk ministro izendatu behar zuen gaur.
2.000. urtean, Paco Villarrek (Rajoyren saileko burua zena) lan-elkarrizketa egin zion Soraya Saenz de Santamariari. Rajoyk berak Moncloan hartu zuen eta, berehala, lana eman zion.
1971. urtean jaioa, 2004. urtean Rodrigo Ratoren tokia hartu zuen Parlamentuan. Bi urte beranduago, Kataluniako Estatutaren ponentzian negoziazio lanak egin zituen.
2008. urtean, hauteskundeak galdu ondoren, PPko bozeramaile izendatu zuten Madrilgo Kongresuan. .
Aurtengo azaroak 11an ume bat izan zuen (Ivan). Izen bereko abokatu batekin ezkonduta dago, 2006. urtetik.