Politika -

Gobernu berriko ministroak

Alberto Ruiz-Gallardon, azkenean ministro

Alberto Ruiz-Gallardon Gobernu berriko Justizia Ministerioaren buru izango da. Ondorioz, Ana Botellak hartuko du Madrilgo alkatetza.

Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministro berria. Argazkia: EITB
Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministro berria. Argazkia: EITB
Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministro berria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo politikagintzan 20 urte eman eta gero, Alberto Ruiz-Gallardon azkenean ministro izendatu dute. Mariano Rajoyren Exekutiboko Justizia ministerioaren arduradun izango da orain arte Madrilgo alkate izan den gizona. 

Prozedura Kriminalaren Legea onartzea eta Auzitegi Konstituzionalaren berriztatzea izango dira, batik bat, Gallardonen legealdi honetako erronka nagusiak.

Ana Botella, Madrilgo alkate

Alberto Ruiz-Gallardonek Madrilgo alkatetza utziko du Justizia ministro izendatu eta gero. Ana Botella izango da, itxura guztien arabera, urtarrilaren 3tik aurrera Gallardon ordezkatuko duena.

Botella, Madrilgo Popularren artean alkate izateko babes gehien duen hautagaia da. Esperanza Aguirre Madrilgo presidenteak ere bere babesa helarazi dio, eta baita Manuel Cobo Gallardonen konfiantzako gizonak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea