Politika -

Gabon Gaua

Euskal politikariak lotsa etxean utzita, 'Euskal Kantuen Gaua'n

Garitano eta Bilbao rockeroen gisara, Basagoiti bakarlari moduan… politikariek desadostasunak eta tentsio politikoak ahaztu zituzten ETB-1eko 'Euskal Kantuen Gaua'n parte hartzeko.

Garitano eta Bilbao, rock and rolleatzen. Argazkia: EITB
Garitano eta Bilbao, rock and rolleatzen.
Garitano eta Bilbao, rock and rolleatzen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat buruzagi politikok eta agintarik parte hartu dute aurtengo 'Euskal Kantuen Gaua'n, ETB-1ek Gabon Gauean emango duen saio berezian. Grabaketan ateratako argazkietan ikus daitekeenez, politikariak desadostasunak eta tentsio politikoak etxean utzita joan ziren oholtza gainean dena ematera.

EKG 2011k alor ezberdinetako jende ezaguna jarri du kantari beste behin ere. Politikariei dagokionez: Martin Garitano eta Jose Luis Bilbao Gipuzkoa eta Bizkaiko ahaldun nagusiak, Idoia Mendia, Blanca Urgell eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Antonio Basagoiti Alderdi Popularreko presidentea Euskadin.

Gainera, ETBko aurkezleak eta aktoreak, bertsolariak eta kirolariak ere igoko dira oholtza gainera 'Euskal Kantuen Gaua'n, Gabon Gauean 23:20etik aurrera ETB-1ek emango duen saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea