Politika -

Kargu-hartzea

Fernandez: 'Terrorismoaren aurkako borrokak aurrera jarraituko du'

Barne Saileko arduradunak alderdi politiko eta erakunde guztiekin elkarrizketatuko dela esan du, ETAri desagertzeko erabakia har dezan lagun diezaioten.

Jorge Fernandez, Barne ministroa. Argazkia: Efe.
Jorge Fernandez, Barne ministroa. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministro berriak ohartarazi duenez, "terrorismoaren kontrako tresna guztiek indarrean jarraituko dute" ETA erabat desagertu arte. Ministerioaren egoitzan kargu-hartzea egin eta gero prentsaurrean adierazi duen arabera, une hori "lehenbailehen" heltzea nahi du, indar politikoekin eta banda desagertzea lagundu dezaketen erakundeekin "eztabaida" izango dela promestu du, eta berretsi egin du bere jarduera "legearen araberakoa" izango dela. "Egoera zailak bizi ditugu eta biziko ditugu, eta abilezia izatea eskatuko dute", esan du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea