Itxi

2021/04/26

11:03

Politika

Katalunia

Aragonesek dio maiatzaren 1a izango dela akordio bat adosteko azken eguna

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Lortu ezean, Katalunian hauteskundeak errepikatzea saihesteko beste bide batzuk aztertzen hasi beharko dutela ohartarazi du ERCko presidentegaiak.

  • Aragonesek dio maiatzaren 1a izango dela akordio bat adosteko azken eguna

    Aragonesek dio maiatzaren 1a izango dela akordio bat adosteko azken eguna. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pere Aragones ERCren Generalitaterako presidentegaiak ohartarazi duenez, maiatzaren 1ean Juntsekin gobernagarritasun-akordiorik lortu ezean, bi alderdiek "beste bide batzuk aztertu" beharko dituzte Katalunian hauteskundeak errepikatu ez daitezen.

Igande honetan Ara egunkarian egindako elkarrizketa batean, Aragonesek azaldu du ERCk Carles Puigdemonten babesa duen gutxiengoan dagoen Gobernu bat ez dela errepublikanoek proposatutako bidea: "Ez gara gu aukera hori mahai gainean jarri dugunak".

Joan den martxoaren 30ean, Pere Aragones ERCko presidentegaiak ez zuen babes nahikorik lortu presidente izateko. Orain, denbora agortzen ari da eta Kataluniak ez du Gobernu berririk, ezta presidente berririk ere.

Juntsek eta ERCk hilabeteko epea dute (maiatzaren 26ra arte) negoziaketan sortutako korapiloa askatu eta uztailaren erdialdera hauteskundeak deitzea saihesteko. Hala ere, ERCko presidentegaiak maiatzaren 1a jarri du akordio bat lortzeko azken egun gisa.

Jordi Sanchez Juntseko idazkari nagusiaren eta Elsa Artadi presidenteordearen jarreren inguruan galdetuta (ez dute baztertzen Kataluniako Gobernu berrian ez sartzea eta oposizioan geratzea), Aragonesek berretsi egin du Juntsekin gobernagarritasun-akordio bat lortzeko asmoa duela, "ahalik eta azkarren, apirilean ahal izatera".

Hala ere, azpimarratu du errepublikanoek akordio sendoa dutela CUPekin, eta ez duela uste "oztopo gaindiezinik" dagoenik datozen egunetan Kataluniako Gobernua osatzeko, adierazi du.

Consell per la Rep (CxRep) alderdiaren paperari dagokionez, independentziarantz aurrera egiteko estrategia Kataluniako Gobernuak bideratu behar duela esan du, eta erakundeak "Parlamentuko talde independentistak markatutako" estrategia horretan lagundu behar duela gogoratu du.

ERCren "ultimatuma" kritikatu du Juntsek

Elsa Artadi Juntseko presidenteordearen ustez, ulertezina da ERCk maiatzaren 1a baino lehen akordioa lortzeko "ultimatumak" jartzea; izan ere, orain arteko bileretan ez zaie halakorik jakinarazi.

"ERCk batzuetan egiten duen diskurtso bikoitzak harritu egiten gaitu eta ulertezina ikusten dugu. Ultimatuma jarri da, baina pribatuan ez zaigu horrelakorik helarazi, gaia ez da atera ere egin", azpimarratu du prentsaurreko telematikoan.

Artadiren ustez, arraroa da ERCrekin lan egiten eta bilerak egiten aritzea Parlamentuan, eta aldi berean epemugak jartzea "arlo ekonomikoari buruzko lantaldea oraindik deitu ez denean", esaterako.

Negoziazioetan diskrezioa aldarrikatzeaz gain, Artadik azpimarratu du Juntsen agintaldia ERCrekin akordioa aztertzen jarraitzea dela, eta ERCri galdetu dio maiatzaren 1a baino lehen akordioa ixten ez badute, ea zer gertatuko den.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;