Politika -
Gobernu berria
Rajoyk bere lehenengo Ministro Bilera zuzenduko du Moncloan
Estatu-idazkari berriak eta goi-kargudunak izendatzea espero da. Bileraren ostean, Saez de Santamaria lehenengoz jardungo da Gobernu berriaren bozeramaile bezala.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Exekutiboaren buruak bere lehenengo Ministro Bilera gidatuko du Moncloa Jauregian, Gobernu berriaren 13 ministroekin batera, eta espero da Estatu-idazkari berriak eta goi-kargudunak izendatzea.
Bilera 10:00etan hasi da, baina, lehenago, bileran parte hartuko dutenek lehengo argazkia egin dute Moncloan.
Bileraren ostean, Soraya Saez de Santamaria lehenengo presidenteorde eta Presidentetzako ministroa lehenengoz aurkeztuko da prentsaurrean Gobernuaren bozeramaile gisa, nahiz eta jarduera horretan esperientzia izan, PPren Kongresuko bozeramaile izan baita azkeneko lau urteetan.
Printzipioz, Rajoyk berak esan duenez, lehenengo neurri ekonomikoak Gabon Zaharreko bezperan, urteko azkeneko Ministro bileran, onartuko dira, eta gaurko bileran Exekutiborako falta diren izendapen batzuk egingo dira.