Publizitatea
Itxi

2021/04/28

16:31

Politika

MEHATXUAK

Mehatxu gutun gehiago bidali dizkiete Ayusori, Zapaterori eta Iglesiasi

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Iglesiasen aurkako eskutitzak Guardia Zibilaren helbidea zuen jarrita. Pedro Sanchezek gaitzespen irmoa erakutsi du mehatxuen aurrean. Diaz Ayusok, ostera, garrantzia kendu die.

  • Zapatero. Argazkia: Efe

    Zapatero. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Atzo, barruan balak zituzten beste hiru gutun atzeman zituen Correosek, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko Gobernurako PPren presidentegaiari, Pablo Iglesias Unidas Podemosen buruari eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiari zuzenduta.

Horietako bat Correosek Sant Cugaten duen banaketa zentroan hauteman dute. Eskutitzaren hartzailea Isabel Diaz Ayuso zen, eta bi bala zituen barruan.

Barruan lau bala zituen beste gutuna, berriz, Vallecasen atzeman dute, eta Guardia Zibilaren izenean zegoen bidalia, baina barruan Iglesiasen aurkako mehatxuak zituen idatzita.

Gainera, Correosen segurtasun sistemak Zapatero presidente ohiari bidalitako beste gutun bat atzeman du, barruan bi kartutxo zeudelako.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaitzespen irmoa erakutsi du mehatxu horien aurrean.

Isabel Diaz Ayusok, bere aldetik, garrantzia kendu dio gertatutakoari: "Ez dauka batere garrantzirik". "Jende horrek protagonismoa bilatzen du, eta beraiei buruz hitz egiten ari gara. Ez diet gusturik emango.", esan du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena