Politika -
Prentsaurrekoa
Amaiurrek 'sendatu gabeko zauria' gelditzeko arriskuaz ohartarazi du
Xabier Mikel Errekondok Amaiurrek ETAren amaiera nahi duela esan du eta Espainiako Estatuari "Euskal Herria herri bezala onartzea" eskatu dio.
Erredakzioa
Xabier Mikel Errekondo Amaiurren Gipuzkoako diputatuak "gatazka politikoari" buruz esan du: "Denek irabazi edo denek galduko dugu". Alderdi guztiek gustuko duten irtenbidea lortzen ez bada, "sendatu gabeko zauria" gelditzeko arriskuaz ohartarazi du.
Amaiurrek eskaini duen prentsaurreko batean, ETAk berriz ere borroka armatua ekiteari buruz ari al zen galdetu diote eta Errekondok ezetz erantzun du eta "politikaz soilik" ari zela azaldu du.
Adostutako erabakia lortzen ez bada, euskal gizartearen zati bat ez da "pozik" egongo eta "infektatu daitekeen sendatu gabeko zauri bat sortu daiteke".
Errekondok ETAren amaiera nahi duela esan du eta horretarako lanean ari dela adierazi du. Hala ere, Espainiako Estatuari "Euskal Herria herri bezala onartzea" eskatu dio.
Konstituzionalean helegitea aurkeztuko dute
Sabino Cuadra Amaiurren Nafarroako dipuatuak Kongresuko Mahaiak taldea osatzea ukatu zien erabakia bertan behera gelditzeko Auzitegi Nazionalera jotzeaz gain, euren esku dituzten "baliabide politiko eta sozial guztiak" erabiliko dituzte.
Horrez gain, Rajoyri Gobernuko presidente batek bezala, jokatzea eta "Barne ministroa" ez izatea eskatu dio. PPk Amaiur "isilarazteko" saiakera bumeran efektua izango duela azaldu du Cuadrak; izan ere, Amaiurrek orain "oihartzun" gehiago duela adierazi du.