Politika -
Presoen eskubideen alde
Hainbat abokatuk urtarrilaren 7ko martxan parte hartzeko dei egin dute
Halaber, Auzitegi Konstituzionalari, "Parot doktrina'ren aurrean jarritako babes-helegiteak ebazteko eskatu diote.
Erredakzioa
Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko hainbat abokatuk datorren urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Eskubideak Euskal Herriko abokatuen elkarteak 'Egin Dezagun Bidea'k antolatutako manifestazioarekin bat egin duten ehun bat abokaturen zerrenda aurkeztu du.
Iñigo Santxo abokatuak, Jone Goirizelaia, Arantza Zulueta, Kepa Landa, Alfonso Zenon eta Txema Azkuenagarekin batera, eman duen prentsaurrekoan, espetxe politika "egungo zigor, erabilpen eta mendeku klabeetatik konponbide demokratiko baten gakoetara igarotzeko" gizartearen mobilizazioa "beharrezkoa eta nahitaezakoa" dela esan du.
Halaber, ETAko presoek "Parot doktrina"ren aurrean jarritako babes-helegiteak "berehala" ebazteko eskatu diote Auzitegi Konstituzionalari.