Politika -

Ekitaldia Kongresuan

Erregeak 'zintzotasuna' eskatuta inauguratu du legegintzaldi berria

Juan Carlos I.ak erakundeenganako konfiantza "indartzea" eskatu die parlemantarioei, eta herritarrek "jokaera arduratsua, solidarioa eta eraginkorra" exijitzen dietela gogorarazi du.

Juan Carlos I.a erregea, Legegintzaldiaren inaugurazio ekitaldian. EFE
Juan Carlos I.a erregea, Legegintzaldiaren inaugurazio ekitaldian. EFE
X. Legegintzaldia inauguratu du erregeak

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a erregeak krisiaren aurka buru-belarri aritzeko eta erakundeenganako konfiantza "indartzeko" eskatu die gaur Legegintzaldi berriko parlamentarioei

Estatuburuak inauguratu egin du gaur X. Legegintzaldia, Diputatuen Kongresuan egindako ekitaldi batean.

Bertan, krisi ekonomikoa "modu irmoan eta eraginkorrean" gainditzen laguntzeko "beharra" dutela gogorarazi die diputatuei eta senatariei, eta herritarrek "jokaera arduratsua, solidarioa eta eraginkorra" exijitzen dietela. "Zintzotasuna defendatu behar dugu", adierazi du.

Hori horrela, erakundeenganako konfiantzaren oinarria "jokaera zuzena" izatea eta "arauak eta epeak beteztea" dela nabarmendu du.

Hain justu, legegintzaldi berriko helburuetako bat hainbat erakunde berritzea izango da, hala nola Auzitegi Konstituzionala, Kontu Auzitegia eta Herriaren Defendatzailea.

"Betebehar konstituzionalak betez, herritarren eskubideak, erakundeen indarra eta gure bizikidetza bermatzen dituen Zuzenbide Estatua indartuko dugu", nabarmendu du.

Erregeak gizartearen menpe daudela gogorarazi die parlamentarioei, eta haien borondate "anitza" islatuta geratu dela hauteskundeetan.

Gainera, herritarrek alderdien artean adostasun maila handiagoa nahi dutela azpimarratu du.

Gabon-gaueko mezuan bezala, Juan Carlos I.ak terrorismoaren biktimak omendu nahi izan ditu, haien "duintasuna eta ausardia" aintzatetsita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea