Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSEren ustez 'astakeria' da hauteskundeak aurreratuko dituztela esatea

Alfonso Gil PSE-EEko Antolakuntza idazkariak iragarri duenez,EAJk Kutxabankeko administrazio kontseiluan gehiengo osoa lortzen badu, bere alderdia ez da proiektuan sartuko.

Alfonso Gil, PSE-EEKo Antolaketa idazkaria. Argazkia: EITB
Alfonso Gil, PSE-EEKo Antolaketa idazkaria. Argazkia: EITB
Jaurlaritzaren legealdia 2013an amaituko dela ziurtatu du Gilek

01:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Gil PSE-EEko Antolaketa idazkariaren iritziz, EAJk hauteskunde autonomikoak 2012ko udazkenera aurreratuko dituztela esan izana 'disparatea" da, jeltzaleek lehendakari izateko hautagai gisa Urkullu izendatu dutela esatea adinakoa. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Gilek adierazi du EAJren asmoak "futurologia" direla, baina hori egiteko datuak eta eskumena Patxi Lopez lehendakariak duela esan du, "berak badaki herrialde hau aurrera atera behar dela eta eta hori lortzeko zailtasunei aurre egin behar zaiela", erantsi du.

"Jendearen aurreikuspenak erantzuten ari den aldaketa proiektua daukagu esku artean. Ez da legealdi baterako, jarraipen izaera du eta 2013an izango da. Hori da gure erabakia", adierazi du Gilek.

Eusko Jaurlaritzak "eutsi egingo dio", azaldu du Gilek, eta PPrekin sinatutako oinarrizkoa akordioak Exekutibo batek "herrialdearentzako garrantzitsua" den politika egitea ahalbideratu duela azaldu du eta "beste era batera eta errekurtso gutxiagorekin" gobernatu daitekeela frogatu duela gaineratu du.

Kutxabank

Alfonso Gil PSE-EEko Antolakuntza idazkariak iragarri duenez, EAJk Kutxabankeko administrazio kontseiluan gehiengo osoa lortzen badu, bere alderdia ez da proiektuan sartuko. "EAJk Kutxabank Sabin Etxeatik zuzendu nahi badu ez dezala alderdi sozialistarekin kontatu", esan du.

Kutxabank datorren urtarrilaren 2an jarriko da martxan eta aste honetan osatuko dute administrazio kontseilua EAJ, Bildu, PSE eta PPren arteko negoziazioetan.

PSOEren Sevillako batzarra

PSOEk otsailean Sevillan egingo duen batzarrari dagokionez, Patxi Lopezen idazkari nagusi izateko hautagaitzaren aukera baztertu du Gilek. Aitortu duenez, "bere kezkak eta burua Euskadin daude".

Hautagai "asko" egon daitezkeela aurreratu du PSEko Antolamendu idazkariak, baina PSOEren egitekoa "PPren alternatiba gisa proiektu sozialistari babesa erakutsi zien 7 milioi herritarren itxaropenei erantzutea" dela azpimarratu du. "PSOE berri bat nahi dugu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea