Politika -
Europaren Eguna
"Errealitate nazionalek" lekua izango duten Europa berria alkarrikatu du Urkulluk
Europaren Egunaren harira, lehendakariak gobernantza eredu berria eskatu dio Europako Batsunari, EAE bezalako lurraldeak aintzat hartuko dituena eta "parte hartzaileagoa".
EITB Media
Iñigo Urkulluk gobernantza berri bat eskatu du, Europar Batasuneko erakunde arkitekturan legegintza eskumenak dituzten eskualdeen “egokitzapen berria” bultzatzeko eta "errealitate nazionalen" ordezkapena bermatzeko.
Europaren Egunez, Iñigo Urkulluk erantzun “parte hartzaileagoa” eskatu dio EBri, eta horrek eskatzen du “gobernantza berri bat, Europako Parlamentuaren rola gainditu ahal izateko, herritarren parte-hartze handiagoa ahalbidetzeko, eta legegintza eskumenak dituzten eskualdeen eta Europar Batasuneko erakunde arkitekturan errealitate nazionalak ordezkatzen ditugunen ahokadura berria bultzatzeko”.
Eskakizunaz gain, Urkulluk berretsi egin du EAEk Europaren integrazioarekin eta demokraziarekin duen konpromiso “europazalea” eta “zalantzarik gabekoa”.
Lehendakariak adierazi du azken urteetan jasan diren krisiek, pandemia azkenadierazle gisa hartuta, Europar Batasunaren erresistentzia berriro probatu dutela, eta, haren iritziz, desorekari, ongizate estatuari, migrazio mugimenduei edo klima-aldaketa bezalako erronkei erantzun behar diela.