Politika -

Gabon zaharreko mezua

Basagoitiren ustez lehendakariak 'kritikoagoa' izan beharko luke

Euskal Autonomia Erkidegoko PPko presidenteak esan du ETA oraindik ez dela desagertu eta "armak uztea lortu arte estutzen" jarraitu behar dela.

Antonio Basagoiti, Radio Euskadin egin zuen azken elkarrizketan. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti, Radio Euskadin egin zuen azken elkarrizketan. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti, Radio Euskadin egin zuen azken elkarrizketan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren Urtezaharreko mezua dela eta, EAEko PPko presidenteak, Antonio Basagotik, "kritikoagoa" izan beharko lukeela esan dio, izan ere, "ETA oraindik ez da desagertu eta desegitea baino, ezin da beste aukerarik onartu", zehaztu du.

Basagoitiren ustez, lehendakariaren mezuak "hainbat egia" ditu, baina "kritika gutxi".

"Urte zaila izan da langabeentzat, baita indarkeria matxistaren eta terrorismoaren biktimentzat ere. Egia da, halaber, ez gaudela hain gaizki PPk babestu dituen aurrekontuei esker".

Hala ere, "kritikoagoa" ere izan behar duela esan dio lehendakariari. "ETA oraindik ez da desagertu eta desegitea lortu arte estutu behar ditugu, armak uztea lortu arte", gaineratu du Basagoitik. Bestalde, "krisia gainditzeko, erreforma ekonomikoak egiten jarraitu behar da" popularren presidentearen ustez.

Paradisuko herrialde bat saltzea egotzi dio UPyDk lehendakariari

UPyDko bozeramaileak, Gorka Maneirok, lehendakariaren Gabon Zaharreko mezua gogor kritikatu du, existitzen ez den "paradisuzko herrialde bat saltzen saiatzeagatik". Gainera, ETAren inguruan "gutxiago hitz egin eta lan gehiago egitea" eskatu dio.

Ohar baten bitartez, lehendakariak krisi ekonomikoaren errua "espekulatzaileei" botatzea "sinestezina" dela esan du. "Bere alderdiak azken zazpi urteetan Espainian eta azken hiru urteetan EAEn gobernatu izan ez balu bezala" jokatu duela gaineratu du.

Bere ustez, Lopezek "promesen inguruan bizitzen jarraitu dezakeela uste du" eta Gabon zaharreko mezuan, "kanpo ikuskatzaile" moduan hitz egin zuen krisi ekonomikoaren irtenbideen inguruan.

Gainera, "suntsitutako" ETAz hitz egin zuela esan du, talde terrorismoaren proiektuak "bizirik" jarraitzen duen bitartean. Zentzu honetan, "gutxiago hitz egin eta lan gehiago egitea" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea