Politika -
Zaldibar Argitu
Jokin Bergara: "Joaquin Beltran erabaki zehatz batzuengatik dago zabor azpian"
Jokin Bergara "Zaldibar Argitu" plataformako kideak Eusko Jaurlaritzaren azken erabakia gaitzetsi, eta zaborraren kudeaketa publikoa izan behar dela aldarrikatu du Goiz Kronikan.
Goiz Kronika
Joaquin Beltranen bilaketa lanak bertan behera uztea "porrot handia" dela uste du Jokin Bergara "Zaldibar Argitu" plataformako kideak, batez ere, "min handia" eragiten duen erabakia delako. Gaineratu du momentu egokia dela Eusko Jaurlaritzak ardurak bere gain hartu ditzan. Bestalde, zaborraren kudeaketa publikoa izan behar dela aldarrikatu du. Maiatzaren 22an mobilizazio bateratua egingo dutela ere iragarri du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea